
Bi astez, gure ikasleek itsas energia berriztagarriari buruzko tailer praktiko zoragarri batean parte hartzeko aukera izan dute, Marene eta Oihane EHUko ikertzaileei esker, ORE4Citizens proiektuaren barruan.
Esperientzia horren bidez, ikasleek lehen eskutik ikasi dute nola funtzionatzen duen itsasoaren energiak, etorkizun jasangarrirako duen garrantzia eta zientziak energia soluzio berrien garapenean duen zeregina. Jarduera dinamikoekin eta esperimentuekin, ikerketara modu praktiko eta dibertigarrian hurbildu ahal izan dira, STEAM diziplinekiko jakin-mina piztuz.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Marene eta Oihaneri beren ezagutza eta gogoa gure ikasleekin partekatzeagatik. Auskalo haien artean ote dauden biharko trantsizio energetikoa gidatuko duten etorkizuneko zientzialari eta ingeniariak!