Joan den astelehenean, martxoak 17, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Arriaga Antzokira joateko aukera izan zuten “Enperadorearen jantzia” opera txikiaz gozatzeko. Esperientzia paregabe horretan operaren magia deskubritu zuten antzezpen dibertigarri eta hezigarri honen bidez. Izugarri gustatu zaigun irteera kulturala! #OperaTxiki #EnperadorearenJantzia #ArriagaAntzokia #KulturaIkasgelan
LHko 5. maila: gozatu Arriaga Antzokiko Operaz